
Kaso Mai...
Badaezpada musika gelditzen zaigu, atentzioa ematearen estilo barnerakoia; Badaezpada jarrera inkonformista gelditzen zaigu, gizakien erlazio arraroen gorespena; Badaezpada ilusioa eta egiazaletasuna gelditzen zaizkigu, apaltasuna eta umiltasuna; Badaezpada amorrua ere gelditzen zaigu, agian momentuan zoriona, eta dudarik gabe, bizitza honen doinua, triste edo alaia; Badaezpada irribarre gozoa gelditzen zaigu, barre-algara handia, aldi berean hainbeste iluntasun izkutatzen dutenak; Eta badaezpada, Danteren mintzaira, italiera, gelditzen zaigu, beste bat izan zitekeena, daitekena eta izando dena. Baina badaezpada. ere…